Lan egin STEPen
Udan gure erakundearen parte izan nahi baduzu, egin klik jorratu nahi duzun jardueraren izenburuan, eta bidali zure curriculum vitae-a posta elektronikoz. Zurekin harremanetan jarriko gara.
ACTIVITY LEADER GURE KANPAMENTU INGELESETAN
Uztailan eta abuztuan, Tarazona, Gares, eta Dueñas-en egiten ditugun ikastaroetan gazte dinamiko eta gogotsuak behar ditugu. Ideiaz beterik daudenak, ingelesezko maila ona dutenak, eta jarduerak antolatzeaz eta garatzeaz arduratuko den taldean parte hartu nahi dutenak, esaterako kirolak, lehiaketak, eskulanak, jaiak, etab.

Baldintzak:
1.- Gutxieneko adina: 19 urte.

2. Ingelesezko titulua: Gutxienez 'First Certificate' edo Hizkuntza Eskolako 3. zikloa.


3.- Aisialdirako Begirale Diploma; Heziketa Fisikoko irakaslea; Gizarte Hezkuntzako edo Laneko Diplomatura; Animazio Soziokulturaleko diploma; Kirol entrenatzailea.

Lehen laguntza ziurtagiria aintzat hartuko da.

ENGLISH TEACHER GURE KANPAMENTU INGELESETAN
Tarazonan, Gares, Dueñas eta baita Bilbon ere, ingelesezko klaseak emateko. Gazte dinamiko eta irekien bila ari gara, inguru informalean irakastea gustuko dutenak. Gramatika irakatsi eta ahozko komunikazioa landu egingo duzu jolas didaktikoen bitartez.

Baldintzak:
1.- Gutxieneko adina: 20 urte.
2.- Hauetako titulu bat:
   - Atzerritar Hizkuntzako Irakaslea.
   - TEFOL/ TESOL/CELTA ziurtagiria.
   - Ingeles Hizkuntzan lizentziatua
     

Lehen laguntza ziurtagiria aintzat hartuko da.

 

GROUP LEADER ABROAD
'Group leader abroad' izanda, atzerrira bidaiatzeko aukera izango duzu. Gure 'group leader'-ak ikasleekin joaten dira, atzerrian egiten ditugun programetan: Ingalaterra, Irlanda, Ameriketako Estatu Batuak, Frantzia eta Alemania. Egonaldiak 3 eta 4 aste bitartekoak izaten dira. Baldintzak:
Gutxieneko adina: 23 urte
Ingelesez, frantsesez edo alemanez maila ona izatea
Hobe aurretik hauetan eskarmenturik badu: begiralea, hizkuntza-irakaslea, begiralea atzerrian, edo eskarmentua izatea atzerrian hizkuntza-ikastaroetan ikasle izanda.
Hobe, joango den herria ezagutzen badu
Euskaraz jakitea baloratuko da

z

1024 x 768 pixeleko erresoluziorako optimizatutako web-orrialdeak
© Copyright 2010, Step Languages Services, S.L.